Donostiako AET

Donostiako Arte Eszenikoen Tailerra 1995etik aurrera ari da aktoreak formatzen. Hiru ikasturtek osatzen dute formazio ziklo osoa. Lehen biak formazioari berari eskaintzen zaizkio. Hirugarrenean, berriz, antzerki-ikuskizun bat ere prestatzen da.

Arte Eszenikoen Tailerra gaur egun erreferentziazko zentroa da Gipuzkoan aktoreen formazioari dagokionez. Hori bermatzen du azken 15 urteotako ibilbideak. Urte hauetan sendotu egin dira programa pedagogikoen helburuak eta edukiak, eta zehaztasuna eta diziplina dira formazioaren oinarriak.

Ofizialtasuna

Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako Udalak diruz laguntzen dute tailerraren aurrekontuaren zati bat, eta horrela aintzat hartzen dute tailer honek aktoreen formazioan betetzen duen hutsunea.

2010ean Euskal Aktore Batasunak Besarkada Saria eman zion AETri. Sari horrek agerian uzten du tailer honek urte luzeetan egin duen lana.

Hizkuntza

AET zentro elebiduna izan da hasiera-hasieratik. Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabiltzen ditu eskoletan, ikastalde bakoitzaren egoerara egokituta. Hala, apustu sendoa egiten ari gara ikaslea gai izan dadin bi hizkuntzetan modu berean lan egiteko edozein interpretazio proiektutan.

Ikastaroa

Ikasturtea urrian hasi eta ekainean amaitzen da, eta bi lauhilekotan banaturik dago. Eskolak astelehenetik ostegunera emango dira, arratsaldeko 5etan hasita.

1

1. maila

Lehen kontaktua interpretazio teknikekin. Inprobisazioaren jolasa. Presentzia eszenikoa, Ahotsa eta sormena.

Lehen lauhilekoan, desinhibitzea eta bulkadaren kanalizazioa jorratzen dira, gehienbat. Etapa honetan ikasleak espazioa erabiltzen ikasten du, irudimena garatzen, inprobisatzen, tipoak sortzen eta abar. Testua ezinbestekoa den neurrian bakarrik erabiliko da; izan ere, hitzezko baliabiderik ez dagoenean, bestelako adierazpideak bilatzeko premia sentitzen dugu.

IKASGAIAK

  • Interpretazio teknikak
  • Gorputza eta mugimendu eszenikoa
  • Ahots teknika
  • Testuak euskaraz I
2

2. maila

Bigarren ikasturte hau egiteko, ezinbestekoa da Donostiako AETn lehen maila egina edukitzea, edo profesional gisa lanean aritu izana, edo eskatzen den maila beste ikastetxeren batean eskuratu izana.

Testu antzerkira bideratutako interpretazio lantegia. Ipuinetan, poesietan eta gaur eguneko autoreen antzezlanetan oinarritutako lanak. Eszenak muntatu, pertsonaiak eraiki eta egoera eszenikoak sortuko dira. Interpretazioaren ikasgaia, batez ere, errealismoa lantzen duten tekniketan oinarritzen da.

IKASGAIAK

  • Interpretazioa
  • Hurbilketa dinamikoa testuetara
  • Gorputz mekanika eta dantza
  • Ahots teknika
  • Testuak euskaraz II
3

3.maila

Ikuskizun bat muntatuko da. Horrezaz gainera, lehen hiruhilekoan, eskola orduen zati bat formazioa osatzen jarraitzeari eskainiko zaio.

Espazio bat sortu nahi dugu ikasleak aukera izan dezan proiektu pertsonal bat esperimentatzeko, eta hizkera berriak eta estilo propioa bilatzeko.

IKASGAIAK

  • Interpretazioa eta muntaia
  • Gorputz mekanika eta dantza
  • Ahots teknika
  • Kantua
  • Muntaia euskaraz

Irakasleak

AETren klaustroak formazioan espezializaturiko teknikariak eta eszenaren profesionalak biltzen ditu. Zirkunstantzia horrek, alde batetik, eskola gune bizia izatea ahalbidetzen du, eta gainera aukera ematen dio ikasleari irakasleek izandako esperientzia berriak gertutik ezagutzeko.

Belen Cruz

Interpretazioa

Kepa Errasti

Euskara

Laida Etxeberria

Dantza

Arantxa Ezkerra

Gorputza

Sandra Ferrús

Interpretazioa

Lierni Fresnedo

Ahotsa

Mari Karmen Gil

Testuak

Bea Insa

Gorputza

Xabier Ormazabal

Euskara

Ana Pérez

Interpretazioa

Patxi Pérez

Interpretazioa

Ezkertiarraren zain

2014/2015 ikasturtea

Beldurra

2013/2014 ikasturtea

Medea materiala ...

2012/2013 ikasturtea

Nasdrovia Chejov!

2011/2012 ikasturtea

Hil

2010/2011 ikasturtea

Sukaldeko oharrak

2009/2010 ikasturtea

Ricardoren urtea

2008/2009 ikasturtea

Desorekak ...

2007/2008 ikasturtea

Begiradak

2005/2006 ikasturtea

Hitzezko erasoa

2004/2005 ikasturtea

Keinu hutsal batzuk

2002/2003 ikasturtea

12 veces ...

2001/2002 ikasturtea

Zenbat buru ainbat aburu

2000/2001 ikasturtea

Soy fea

1998/1999 ikasturtea

Roberto Zucco

1997/1998 ikasturtea

Erronda

1996/1997 ikasturtea

Matrikula

Izena emateko gutxieneko adina 16 urtekoa da, ez dugu bestelako betebeharrik eskatzen. Baina AETk sarrera probak egin ditzake horretarako premia ikusiz gero.

Eskolan matrikulatzeko, beharrezkoa da izena emateko orria bete eta AETeko bulegoan uztea. Horrekin batera, karnet tamainako bat argazki eta lehen epea ordaindu dela adierazten duen ordainagiria ere eskatuko zaizkio ikasleari.

Primer curso 2018/19 completo.
Para más información llamar al 663 053 100.

Kontaktua

Donostiako Kultur Patronatuarekin sinatutako hitzarmenari esker, AETk Egiako Kultur Etxean ematen ditu eskolak.

Hirugarren solairuan, bulego bat dago administrazio kontuetarako eta ikasleen beharrei erantzuteko, asteazken arratsaldeetan, 16:30etik 19:30era.